XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAN KIDE AURREZKIAREN BATZAR NAGUSIA.

Hasiera hasieratik esan beharrezkoa da Lan Kide Aurrezkiaren ihazko ihardunaldia, ongi gainditua dela, baliabideen gaitasuna nahikoa izanik, kooperatibak zituzten diru beharrei erantzunez.

Dirua eskas zegoenez, garestitu egin zen, baina gure Bulegoen gestio eraginkorra eta ekonomi alorrari ongi egokitzeko ekintza zuzen bat eramanaz, unea bai finantzari bai ekonomi helburuak lortuaz eraman dugu, eta gainera Balantzearen egitura ahal eta egokien eusteko exigentzia estuekin jokatuz.

Baliabideen erakarpenak eta kreditoen ezarpena erlatiboki ehuneko hogeitamarrean ugaritu da (%30a), aurrerapen garrantzitsukoa, Euskadiko finantza erakunde guztietatik lorketa aktiboena izan dena.

Euskal Herriaren aurtengo urtea ordainketa etentze edo suspensión de pagos expedienteari, kiebra eta langabeziari lotu diren lantegien zerrenda luzeagatik gogoratuko da, aurten datorren urteak eskasagoa izanik, ez badigu ahaztu arazten bederen.

Kooperatibek ere egoera hau nabari izan dute, etekinak izugarri guttituz, Irabazpen Garbiak eta amortizaketa, salmenten ehuneko zortzi t`erdi (%8'5a) izan direlarik, denera hiru mila eta laurehun miloi pezeta sortaraziz, egindako inbertsioen antzerako zifra berau, nahiz eta ihaz egindako inbertsioa baino txikiagoa izan.

Dena dela, egoera hau guztiz baikorra ez bada ere, pentsatu behar dugu gure ibiltze honetan asko ikasi dugula, lantegiei buruz beste kriterio batzuk erabiltzera bultzatu gaituena, eta hau, Euskadiko industriagintza guztiak egin beharko du, bizi nahi badu behintzat.

Egoera gaitza da.

Krisia mundu mailakoa da eta industri alorrari gogor ikutu dio.

Egoera hau, orain bost urte dela hasi zen eta giro normal baten ekonomia berriro ere hasiera puntura eramango zen, baina oraingo giroan zikloa ez da amaitzen.

Lan Kide Aurrezkia eta Talde Elkartuak ideologikoki eta finantzialki ideologia berbera duten batasun bat osatzen dute.

Ondorio orokorra nahiko pozgarria izan da eta iragan den ihardunaldia joan dela pentsatu behar badugu ere, izugarrizko konfiantza dut gure zenbait kooperatiba birraldatzeko, zeren gehienetan, beraien gidariak, ekonomia edo merkatura ateratzen duten produktoa ez daude gaurreguneko eskarien mailan.

Horregaitik, problema barik geratuko ez bagara ere, jakin behar da azken hamar urte hauetan, irtenbideak aurkitzen ari garela, lehenez behar diren diagnostikoak eginaz au gero azterketa hauek eskatzen dituzten konponbideak praktikan ezarriz.

Bestalde, gure hirurogeitabost kooperatiben arteko elkartasuna ez da falta eta, hau gure taldearen garantiarik onena da, zeren, ez baititu bakarrik finantza alorrako ahultasunak zuzentzen, baita ere, beste erakundean laguntzaz gestio orokorra hobetzen.

Euskal Herriari begira etorkizun hiluna datorkigula onartu behar dugu, ongi dakigu sarri samar bere laguntza eskatzen diguten entrepresak, egunetik egunera gehiago direla.

Irtenbidea, ez da inolaz ere erreza.

Baina aurpegia emateko bideak baditugu, interesarekin helduaz, etorkizunerako ditugun arazo hau, besteen aurrean ipiniz.

Nahiz eta bete behar ditugun balditzetan, hasi aurretik ados jarri behar izan.

Industria, noski, bersortu egin behar da, eta hau birraldatu baino zerbait gehiago da, baina behar bada errazagoa ere bai.

Horretarako lehenago zenbait oinarri bete behar dira.

Ondoren, programa bat izatera iritsiko ez den, oinarrizko behar batzuen zerrenda bat emango dut.

- Ulertu behar da, Gure Herriak etorkizunean irauteko era bakarra, gizarte eta ekonomia unitate bezala, lanean aritzeko borondatea beste edonolako eskakizunei aurrezartzean duela, beti ere askatasun politiko aski izaten badu.

- Herriko indar ekonomikoak entrepresa taldeak sorrarazteari bideman behar diote, ez gizon exzepziozko eta karismatiko izango diren zuzentzaileen menpean sortutakoak, disziplinarteko teknikekin entrepresaren antolaketaren egoera era zuzenean ezarriz.

- Herri ekonomiek, diruondaketaren ondorioz sortzen duen aurrezkiak horretara sarri iristen delarik bere aberastasun eraginkorra biderkatua ikusi behar du, industrialari talde batu bateruntz joaz eta bizimodu organiko bat erregulatuaz.

- Gizarte osoak ulertu beharko du, aurretiko egoerari itxarotzea ez duela merezi.

Ez da ere, Sindikato bakar bat egongo, langile entrepresaren ekonomi eta gizarte arloko parteartzeak defendatzeko eskubiderik gabe geratzen bultzatuko duena.

Enpresarioak ere, ez du pentsatu behar entrepresako kapitalari buruz ere hitzegin beharko litzake lanaren eskubideak deusezten jarraitu ahal dezakenik, eta jakin beharko du kapitala eztabaidatu ezinezko patrimonioa izan dena, sortu duenarentzat utzi beharko duela parte batetan eta gestiotan eta plusbalian parte hartzeko aukera duenak hori izan behar duela.

- Ondasun fisikoen produkzioa, eskulan trebeena erabilirik posible egiten badugu; honetarako geure burua konbentziten, dugun neurrian, lan gehiago eta hobetoago eginaz eta gutxiago kontsumituaz, sartu ahal izango dugu Euskal Herria nazioarteko kontziertoetan.

Beraz, konpetentzia ahalmena eutsi ahal izateko baldintza hau derrigor bete behar dugu.

- Honek gauza bakar bat behar du, guzti hau euskaldunok horrela ulertzea, guztiok autonomi osoko ikuspegitik begiraturik eta orain arte Herri honek sortu duen eta sortu lezaken aurrezkitik, irtenbide hobeago, aproposago eta ulergarriagoruntz habiatuz.

Kooperatibentzat, jokatzeko era honek berdin balio du.

Ekintza gogor eta eskuzabala gure Herriak beti traumaturik bizi dela ematen du, baina iretzartzen hasi da bere egoera kritikotik eta bere baloreak, berriro ere, sakonki aintzat hartu eta erabili behar ditu.

Pentsatu behar da ere, guri, kooperatibistoi gehiago exijitu behar digutela, besteek baino entrega gehiagoko lanarekin parte hartzeko prest gaudelako.

Askotan pentsatzen dut, aurrean ditugun akatsak gainditu ezinezkoak direla, baina egia esan, pertsonalki edozein erabakitzeko itxaropena lanean ipintzen dut; horregatik argumento gisa, gure Arrasateko inguru honetan erabiltzen dugun esaldi bat gogoratuko dut Solus labor parit virtutem; sola virtus parit honorem (Lana da bakarrik birtutearen iturburua; birtuteak bakarrik sortzen du ohorea).

Eta balore hauek, gaur egun desakralizatuak, behar bada indarberritzea ere interesgarria egingo zaigu.